2024an, Nafarroak 310.336 afiliatu zituen batez beste, 2023aren amaieran baino %1,5 gehiago, hau da, duela 12 hilabete baino 4.587 afiliatu gehiago, 1.008 industria-sektorekoak. Hala ere, hileko datuei dagokienez, batez besteko afiliazioak 2.285 pertsonako beherakada izan du azaroarekin alderatuta, % -0,73koa, Nafarroan abenduko ohiko joerari jarraituz, Foru Komunitatean funtsezkoak diren hainbat sektoretan jarduerak moteldu direlako, hala nola industrian.