Nafarroak, Begoña Alfaro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren bitartez, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte hartuko du bere gain Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Kontseiluaren gazteriaren arloko autonomia-erkidegoen ordezkaritza eta koordinazioa. Ordezkaritza hori bat dator Europar Batasuneko Kontseiluaren Poloniako Lehendakaritzarekin.