Arabako Parke Teknologikoan kokatuta, ZAEC nekazaritzako elikagaien sektorean ekonomia zirkularreko teknologien ikerketan eta garapenean erreferente globala izan nahi duen oinarri teknologikoko startup bat da. Horretarako, azpiproduktu berritzaileak garatzen ditu nekazaritzako elikagaien hondakinetatik, batez ere mahastizaintza eta ardogintzatik, ikuspegi jasangarri eta eraginkorra aplikatuz. “Tratatu gabeko hondakinak baliabide baliotsu bihurtzea da gure egitekoa, ziklo ekonomiko garbiago eta iraunkorrago bat sustatuz“, azaldu dute enpresatik.
Nekazaritzako elikagaien arloan proiektu berritzaileak garatzearekin batera, I+G+b arloko aholkularitza-zerbitzu adituak eskaintzen dizkie enpresei, gobernu-erakundeei eta erakundeei, hainbat sektoretan hazkundea eta berrikuntza sustatuz. “Gure ikuspegia hondakin bakoitza baliabide bihurtzen den mundu batera bideratzen da, enpresa eta gobernu-praktika arduratsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko aldaketa bultzatuz.”, adierazten dute.
Eraldaketa hori gidatzeko, empresa berritzaile honek “ingurumen-inpaktua murrizteko eta ekonomia zirkular fisiko bat sustatzeko” konpromisoa hartzen du, eta bere bezeroei irtenbideak eskaintzen dizkie beren hondakinak “ahalik eta gehien aprobetxatu ahal ditzatzen, etorkizun garbiago eta iraunkorrago bat lortzeko lagundu dezaten”, nabarmendu dute ZAECetik.
Startup honen jarduera-ardatzen artean, ingurumen-jasangarritasunera bideratutako etengabeko berrikuntza sustatzearen aldeko apustua nabarmentzen da. Horrekin batera, beren eta beren bezoen ingurumen-inpaktua eta minimizatu nahi dute “hondakinak murriztea eta baliabideak berrerabiltzea sustatzen duten soluzioekin”, zehaztu dute. Enpresa honen beste balio bereizgarri bat da sektore eta erakunde desberdinen arteko lankidetzaren alde egiten duen lana. Honek laguntzen die “gure ingurumen eta berrikuntza helburuak lortzen”, azpimarratzen durte.