1.301.343 pertsonak bisitatu dute Guggenheim Bilbao Museoa 2024an

0

2024. urtea oso positiboa izan da Guggenheim Bilbao Museoarentzat publikoaren babesari esker; izan ere, 1.301.343 bisitari izan ditu, errekorra lortu zuen 2023. urtean baino % 2 gutxiago besterik ez. Maiatza eta ekaina inoizko hilabeterik onenak izan dira, eta uztaila eta abuztua, berriz, bigarren onenak. Balantze bikain horrekin arrakastaz amaitu du Juan Ignacio Vidartek Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi gisa burutu duen ibilbidea.

Jatorri geografikoa kontuan hartuta, handitu egin da atzerritarren ehunekoa aurreko urtearen aldean (guztizkoaren % 67), batez ere Frantziatik (% 16), Alemaniatik (% 8), Britainia Handitik (% 7), Estatu Batuetatik (% 6) eta Italiatik (% 5) etorritakoena. Euskal Autonomia Erkidegoko publikoa % 11 izan da, eta Estatuko gainerako herrialdeetako bisitarien ehunekoa, berriz, % 22. Aurreko urteetan bezala, Katalunia (bisitari guztien % 4) eta Madril (% 4) nabarmendu dira.