Jaizkibel Hiribidean Txingudiko Zerbitzuek egiten ari den hobekuntza lanen barnean, gaur goizean hasi da bigarren fasea.
Hala, Kopa eta Saindua Gaztelekua bitarteko eremua itxi egin da, lehen fasean Kopatik Kattalin Erauso kalerako gunea egokitu ostean.
Obrako eremuan bi errailak itxita egongo dira, auzotarrei eta oinezkoei igarotzea baimenduko zaielarik.