Nafarroak hitzarmena sinatu du Espainiako Gobernuarekin Building & Architecture Institute (BAI) abian jartzeko

0

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute Building and Architecture Institute (BAI) abian jartzeko. Hain zuzen ere, helburua da erreferentzia nazionala izatea industrializazioan eta eraikuntza eta arkitekturari aplikatutako robotikan. Hitzarmena sinatu aurretik, BAI Fundazioaren eratze-eskritura eta zuzendari nagusiaren kontratazioa sinatu ziren.