Chivite Lehendakaria eta Hereu Ministroa BSHko zuzendaritza alemaniarreko ordezkariekin bilduko dira Ezkirotzeko lantegiaren etorkizunari buruz hitz egiteko

0

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak bilera egingo du datorren ostiralean,  urtarrilaren 10ean, BSHk Ezkirotzen duen lantegiaren etorkizunari buruz hitz egiteko. Bilera Industria eta Turismo Ministerioaren Madrilgo egoitzan egingo da, eta, bertan, Jordi Hereu ministroak, Rebeca Mariola Torró Industriako estatu-idazkariak eta Alemaniako BSH taldeko ordezkariek parte hartuko dute.