Arriskuetan Oinarritutako Kalitatearen Kudeaketa (Risk-Based Quality Management, RBQM saiakuntza klinikoetan kalitatea kudeatzeko ikuspegi integrala bat da eta prozesu osoan arriskuak identifikatzen, ebaluatzen eta arintzen ditu. Erakundeak arrisku hauek kudeatzeko kultura sendo bat hartzeko bidean ahaldundu daitezen, Qlarix konpainia gasteiztarrak teknologia berritzailea garatzen du.
“Gure helburua erakundeei arriskuaren kultura helaraztea da eta honekin batera, saiakuntza klinikoen etorkizuna birdefinitu nahi dugu”.
Konpainia honek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, datuen analisira eta industria farmazeutiko eta bioteknologikorako saiakuntza klinikoak gainbegiratzera zuzendutako software berritzailearen garapena eta bere implementazioa nabarmendu daiteke eta baita datuak zentralizatu eta aztertzeko beharrezko diren prozesuak digitalizatzera zuzendutako aholkularitza ere.
Zerbitzu horiekin batera, arrisku klinikoak etengabe berrikusteko prozesuak, kontrol-panel intuitiboak, enpresa-adimen metatua integratzeko aukera ematen duen arrisku-liburutegi bat eta ICH GCP (R3) araudia betetzeko aholkularitza profesionala eskaintzen ditu.
Enpresa honen balio bereizgarrietako bat da teknologia berritzailearen garapenean duen esperientzia konbinatzen duela erakundeek arriskuak kudeatzeko kultura sendoa izateko eskaintzen duen laguntzarekin.
Juan Michaloudis, finantza eta kontabilitate-sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala; Leire Zuñiga, Farmazian doktorea eta kalitate-kudeaketan, jardunbide kliniko egokietan eta sistema informatikoen balidazioan ibilbide luzea duenikerlaria, eta Mateo Gómez, industria-ingeniaria eta soluzio teknologikoen garapenean eta inplementazioan hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen profesionala, dira konpainia teknologiko honen talde sustatzailea osatzen duten profesionalak.