- Denboraldiaren irekiera eta lehenengo «Txotx» dastatzea Donostian
- Olatz Mitxelena, Maite Retolaza eta Unai Agirre buru direla Donostian denboraldia ireki duten sagardotegiak zoriondu ditu.
Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Euskal Herriko sagardotegiak zoriondu ditu, gaur, osteguna, Olatz Mitxelena, Maite Retolaza eta Unai Agirre buru direla, Donostiako Konstituzio enparantzan jarritako hainbat kupeletan «txotx» edo eskantzu batekin sagardotegi denboraldia ireki dutelako. Aurkezpenean Xabier Arruti, Noemi Agirre, Amaia Zubeldia, Azahara Domínguez Urtizberea eta Clara Navas ere izan dira.
«Zorionak gaur zuen kupelak zabaltzen dituzuenoi gure inguruan bildutako sagar berriarekin, zaila izan den baina emaitza bikaina izan duen denboraldian. Duela aste batzuk, Euskal Sagardoa Japoniako merkatuan aurkeztu zen, hemen ekoizten ditugun beste edari batzuekin batera, eta aurten gure sagardoak nazioarteko merkatu berriak ezagutuko ditu», adierazi du Barredok.
Amaia Barredo´ren arabera «Euskal Sagardoaren prestigioak hedatzen jarraituko du, lehen sektore honetan ekoiztutako eta gure gastronomian zabaldutako produktuekin zerikusia duen guztia egiten ari den bezala».
«Garrantzitsuena: denbora gutxi barru, gure sagardoak Europa barneko “Euskal Sagardoa” jatorrizko deituraren labela izango du. Horrek babes handia emango dio gure sagardoen ekoizpenari eta merkaturatzeari. Ez bakarrik gure merkatuetan, beste estatu eta herrialde batzuetan ere ateak irekiko baitira, Japonian gertatu den bezala «.
Gastronomiari laguntzea
Barredok gaineratu duenez, «Elikaduraren eta Gastronomiaren arloan degun erreferentzia sustatzeko laguntza eta osagarria izango da hori, eta horrek Deituraren hiru administrazioetan ekarriko duen ekarpen kultural guztia izango du».
«Europan mahai bakoitzak edari bikainak izan ditzakeen leku bat badago, bertan gaude: Zuberoatik Arabaraino eta Bizkaitik Nafarroaraino doan ingurune atlantiko handi honetan: ardoak, txakolinak eta sagardoak. Horregatik guztiagatik, lehen txotx hau bereziki garrantzitsua da niretzat» azpimarratu du Barredo´k.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren ustez, «ziur aski sagardotegi bikaina, entretenigarria eta hezigarria izango degu. 2025. urte honetan asko ikasiko dugu: sagar zaintzaz eta barietateez, kontsumo eta estilo gastronomikoez eta, batez ere, historiaz betetako sagardotegi berri eta interesgarriez gure inguruko lurraldeetan «.