Bilbao Athleticek porrota jaso zuen Barakaldoren aurka

0

Bilbao Athleticek porrota jaso zuen Barakaldoren aurka Lezaman. Lehoikumeek ezin izan zuten punturik batu Primera Federacion mailako lehen itzuliko azken jardunaldiko derbian.

Partida bizia Lezaman, derbi bat merezi zuen bezala. Lehenengo zatian bi taldeak aukerak izan zituzten. Varelak eta Oyonok gola egitetik gertu egon ziren baina Sannadik eta Kepa Uriartek erantzun zuten. Hala ere, hasierako berrogeita bost minutuetan golik gabe amaitu zuen.

Estrategiak markagailua desorekatu zuen bigarren zatiko lehen minutuetan. Artetxek, buruz, Pablo Santiagoren erdiraketaren ondoren aurreratu zuen Barakaldoko taldea. Zortzi minutu geroago, 64.minutuan, Sannadi gola egin zuen Lezaman, abantaila handituz. Imanol de la Sotak zuzentzen zuen taldea nagusi izan zen, eta lehoikumeek Unai Perez,  Azkuneren jaurtiketa batekin bakarrik urduritu zuten azken txanpan. Momentu horretan, Gerenabarrenak bigarren txartel horia ikusi zuen eta hurrengo astean ezin izango du Andorraren aurka jokatu (urtarrilak 19, igandea).