Eusko Jaurlaritzak dagoeneko lizitatu du txosten sozioekonomiko bat egitea, irizpide objektiboekin tarte bat edo kopuru ekonomiko bat ezarri ahal izateko, negoziazio mahaiaren oinarri izan dadin
Mikel Torres lehendakariordeak azpimarratu duenez, elkarrizketa da Hitzarmeneko Gutxieneko Soldataren inguruan akordioa lortzeko bidea. Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak Cadena SER irratiko mikrofonoetan azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak hasitako konpromisoa da gizarte-eragileen, patronalaren eta sindikatuen artean lanbide arteko akordioa egon dadin baldintza hoberenak sortzeko lan egitea.
Mikel Torres sozialistaren ustez, «albiste ona» da Confebask eta sindikatuak negoziatzera esertzea. «Eusko Jaurlaritzaren aldetik, bide horri ekin genion Euskadiko 2025eko aurrekontu orokorrekin, non Jaurlaritzak eta nire sailak konpromisoa hartu baitzuten Eusko Legebiltzarrak prozesu horri ekiteko emandako ebazpena betetzeko». Hori dela eta, Ekonomia, Lan eta Enplegu saila abian jarri da jada, eta «txosten sozioekonomiko bat egiteko lizitazioa egin du, irizpide objektiboekin tarte bat edo kopuru bat ezarri ahal izateko, negoziazio-mahaiari eskaintzeko».