Ez dago modu erakargarriagorik 2025 urtea San Mamesen estreinatzeko Kopako partida batekin baino. Txapeldunak bere tronua defendatuko du etxean CA Osasunaren aurkako derbian; hain zuzen ere, Ernesto Valverderen taldea kanporaketa batean garaitzeko gai izan den azken aurkaria, 51.544 ikusle bildu ziren hitzorduan. Kirol-erronka handia dugu aurretik, eta gure zaletuen laguntza behar dugu neurketari era sutsuan aurre egiteko.
Eserleku bat bera ere ezin da hutsik geratu. Neurketa honetarako bazkide-txartela Klubari lagatzeko erabakia hartzen baduzu, lehenbailehen gauzatzea komeni zaizu, Athleticek zure postua betetzeko interesa duen beste zale bat aurki dezan. Bestela, lagun, kide edo senide bat bilatu, berak erabil dezan. Norgehiagoka baino bi ordu lehenago bukatzen da eserlekua lagatzeko epea.
Gogoan izan txartela erabiltzeak edo lagatzeak saria ematen dizula balizko final bateko sarrerak eskuratzeko. Final berri bat bizitzea erronka zaila da, baina guztion artean borrokatuz gero, desafioa eskuragarriagoa bilakatzen da. Sarreren salmenta erritmo bizian doa, eta azkartzen ari da nafarren aurkako norgehiagoka minutuz minutu hurbildu ahala.
Bestalde, gogoratu nahi dugu San Mamesen beste norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dela larunbatean. Gure emakumezkoen taldeak, 16:15ean, Europako talde onenaren aurka, FC Barcelonaren aurka, arituko da.
Bazkidea bazara, neurketaren egunera arte doan sarrerak eskuratu ditzakezu.