Athletic Clubek ezin hobeto hasi zuen urtea Premier League International Cup txapelketan. Zuri-gorriek, bigarren taldeko entrenatzailea den Jokin Aranbarriren zuzendaritzapean eta Ingalaterrara Primera Federacion mailako jokalari gehienak eraman zituenak, argi eta garbi irabazi zioten Middlesbroughi Riverside Stadium zelaira egindako bisitan, Azkune, Lete, Izagirre eta Hierroren golei esker.
Lehen ordu erdian, partida ia erabakita geratu zen Azkunek, Letek eta Izagirrek jarraian sartutako hiru golekin, eta, aldageletatik bueltan, Hierrok azken emaitza ezarri zuen. Garaipen honekin, talde bilbotarra bigarren kokatu da sailkapenean bost punturekin eta txapelketako final-laurdenetarako sarbide zuzena emango liokeen postuan dago. Gainera, joan den azaroan Blackburn Roversen kontra 0-0eko markagailuarekin lainoa zela eta bertan behera geratu zen lehia amaitzeke du. Accringtoneko The Wham Stadium zelaian berrekingo zaio neurketa horri otsailaren 5ean.