Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Maider Etxebarria Gasteizko alkatearekin lan-bilera egin du. Josu Bilbao Ingurumen sailburuordea eta Víctor García Hidalgo Alkatetzako koordinatzaile nagusia ere izan dira Arabako hiriburuko egindako topaketan.
Bilera adeitasunezko eta lankidetzazko giroan egin da, eta bi erakundeentzat interes bateratua duten hainbat gai jorratzeko aukera izan dute sailburuak eta alkateak, hala nola garapen industriala eta trantsizio energetikoa, eta baita ingurumenari eta jasangarritasunari lotutako gaiak ere.