Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendari berria, Txotxean.
Nora Beltrán de Otalora´k Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria parte hartu du gaur goizean Astigarragako sagardo denboraldiko txotx aurkezpenean. Bertan nabarmendu duenez, beharrezkoa da «gure sagardoen ekoizpena eta merkaturatzea babestea, bai gure merkatuetan, bai beste estatu eta herrialde batzuetan, elikadura eta gastronomiako gure erreferentziazko eremuen sustapenerako laguntza eta osagarri gisa».
«Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako zuzendari berria naizen aldetik, lehen txotx hau bereziki garrantzitsua da niretzat, sagardotegi denboraldi bikainaz gozatuko baitugu gure sagardo eta sagardotegiekin: sagar zainketak eta barietateak, kontsumo eta estilo gastronomikoak, eta historiaz betetako sagardotegi berri eta interesgarriak deskubrituko ditugu gure inguruko lurraldeetan».
Astigarragako Alorrenea sagardotegiko Iker Galartzak, Lur Aramburuk eta Joseba Usabiagak «Gure sagardo berria!» deituz ireki dute 2025eko txotx denboraldia. Txotx aurreko prentsaurreko batean, Gure Zirkua aurtengo sustatzaileak «oso hunkituta» daudela adierazi dute. «Nork esango luke egunen batean zirku bateko pertsonek irekiko zutela denboraldia», esan du Iker Galartzak.