ASETT abangoardiako hubak ekonomia sozialaren munduko erdigunean jarri du Euskadi

0
La vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz, junto al alcalde donistiarra, Eneko Goia, el vicelehendakari segundo y consejero de Economía, Trabajo y Empleo del gobierno vasco, Mikel Torres, y la diputada general de Guipuzkoa, Eider Mendoza, durante la inauguración del hub de vanguardia de la Economía Social, ASSET, en el Palacio de Miramar, a 16 de enero de 2025, en San Sebastián, País Vasco (España). Este hub consta de un centro de estudios en el que se evaluarán las políticas públicas en economía social y se estudiará su papel en la reducción de las desigualdades y la creación de un mercado de trabajo más inclusivo. Unanue / Europa Press 16/1/2025
  • Mikel Torres Lehendakariordeak azpimarratu du nazioarteko proiektu hau «katalizatzailea» izango dela “gizarte solidarioagoa, kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta berdintasunezkoagoa» eraikitzeko
  • Kalitatezko enplegua sortuko duen enpresa eredu eraldatzailea da, eta eragile publikoak eta pribatuak integratzen dituen lankidetza ekosistema bat sortuko du

Ekonomia sozialaren munduko erdigune da Euskadi gaur goizean Donostian egin den ASETT Arizmendiarrieta Social Economy Think Tankaren inaugurazioa dela eta. Ekitaldian, proiketu horren izaera aintzindaria goraipatu du Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek, berrikuntza, jasangarritasuna eta gizarte kohesioa uztartzen baititu.

“Garapen ekonomikoari eta aberastasunaren sorrerari uko egin gabe, pertsonak erdigunean jartzen dituen gizartea eraikitzeko beste bide bat da ASETT. Epe luzerako begirada da, bateratua eta proaktiboa, nazioartean integratuagoa, solidarioagoa, kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta berdintasunezkoagoa den Euskadi bat eraikitzen laguntzen duena”.

Eta nabarmendu du egiturazko aldaketaren “katalizatzailea” izango dela, kalitatezko enplegua sortuko duen enpresa eredu eraldatzailea eta unibertsitateak, enpresak, erakunde publikoak eta nazioarteko sareak integratuko dituen lankidetza ekosistema sustatuko du.

Bokazio globalarekin sortu da ASETT, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Europar Batasunaren arteko lankidetzaren bitartez eta sektore kooperatiboaren laguntza erabakigarriak bultzatuta. Torres Lehendakariordeak adierazi duenez, zentro horrek “modu demokratikoan sustatuko ditu ekintzailetza kolektiboa eta etekinen banaketa”, baita “berrikuntza eta ekintzailetza ere, tresna berritzaileak emanez gazte kooperatibismoa, etxebizitza kooperatiboa, lan inklusioa eta plataforma digitalak bezalako sektoreetarako”.

Kooperatibismoaren Nazioarteko Urtea

ASETT abiarazteak bat egiten du Kooperatibismoaren Nazioarteko Urtearekin, eta horrek, Torres Lehendakariordearen arabera, kooperatibismoa “ikusarazteko eta indartzeko aukera” ematen du, “garapen ekonomiko eta sozial jasangarria, inklusiboa eta lurraldean errotutako” oinarri dituen enpresa eredu gisa, Euskadi nazioartean munduko erreferente gisa kokatuz.

Abangoardiako hubaren nazioarteko aholku-batzordea osatuko duten gizarte-ekonomiari lotutako figura nabarmenei esker, “leku askotako esperientziak bilduko dira, eta, horrela, Donostia, Euskadi, Espainia eta Europa, nolabait ere, ekonomia sozialari dagokionez, munduko pentsamenduaren epizentroa izango dira”, gaineratu du Torresek Miramar Jauregian erakundeen eta kooperatibismoaren sektoreko ordezkarien aurrean egindako hitzaldian.

Yolanda Díaz presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak egin du hubaren inaugurazioa, eta bertan izan dira Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Patxi Olabarrieta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko presidentea, Juan Antonio Pedreño Ekonomia Bazkidearen Espainiako Enpresa Konferentziako presidentea eta, modu birtualean, Roxana Minzatu Europako Batzordeko presidenteorde exekutiboa eta Gizarte Eskubideen eta Eskumenen, Kalitate Enpleguaren eta Trebakuntzaren komisarioa.