2024an, Osasun Kontseiluaren telefonoa (948 290 290) artatzen duten erizaintzako profesionalek 13.155 dei kudeatu dituzte, eta kopuru hori handituz doa urtetik urtera. Gabonetan, egunero 60 dei jaso ditu zerbitzu horrek, eta maila errekorrera iritsi da 2014an sortu zenetik, Covid-19aren pandemia-aldian izan ezik.