Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hallen ikertzaile bisitari gisa egiten diren egonaldiak finantzatzeko laguntzen kopurua hirutik laura igo da 2025-26 ikasturtean.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak lau laguntza onartu ditu gaur Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hallen ikertzaile bisitarientzat 2025-26 ikasturterako. Laguntza horien zenbatekoa 130.038 eurokoa da 9 hilabeteko bi egonaldietarako (Visiting Fellow modalitatea), eta 29.676 eurokoa 2 hilabeteko bi egonaldietarako (Post Visiting Fellow modalitatea).
Jasotako eskaerei erantzun hobea emateko eta Euskadi-Erresuma Batua lankidetza-ikerketa hezkuntza-arloetan sustatzeko, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak laguntza horien kopurua handitzea erabaki du, bai eta deialdiaren testua egokitzea ere, modalitateei eta iraupenari dagokienez.
Horrela, Visiting Fellow modalitatean, bi plazetako batean Digitalizazio eta STEAM Proiektuen arloetako ikertzaileek izango dute lehentasuna, arreta bereziki Matematika Hezkuntzan jarrita. Post Visiting Fellow modalitatean, berriz, ezinbesteko baldintza izango da Clare Halleko Visiting Fellow izatea ikasturteko deialdia egin aurretik.