Foru Gobernuak eta Aragoiko Gobernuak berritu egin dute Nafarroak Avantius kudeaketa judizialeko sistemaren erabilera lagatzeko hitzarmena

0

Foru Gobernuak eta Aragoiko Gobernuak berritu egin dute Nafarroak Aragoiko justizia-administrazioari Avantius kudeaketa judizialeko sistemaren erabilera doan lagatzeko hitzarmena. Horren indarraldia lau urtekoa da, eta beste lau urtez luza daiteke. Lehen akordioa 2016an sinatu zen, eta 2020an luzatu.