Hezkuntza sailburuaren adierazpenak sare publikoko irakasleen grebari buruz
Hezkuntza sailburuak greba eguna izan du hizpide gaur goizean Herri Irratian eskainitako elkarrizketan. Pedrosa sailburua harrituta agertu da berriro ere greba-deialdiarekin, negoziazio-mahaiak martxan daudelako.
Hezkuntza arduradunak berriro azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak sindikatuekin negoziatzen jarraitzeko duen prestutasuna eta gobernuak hezkuntza publikoaren alde egiten duen apustu garbia.