Barakaldoko Udal Liburutegien Sarea osatzen duten zazpi sukurtsalen arteko liburutegien arteko lankidetzaren bidez, liburutegiek erabiltzaileen eskura jarriko dituzte liburutegi horietako batean eskuragarri dauden dokumentuak, ondoren zehazten diren ezaugarriekin:
Dokumentuen eskaera eta jasotzea
– Beharrezkoa da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko txartela izatea eta zigortua ez egotea.
– Aldi berean bi material eska daitezke (liburuak, CDak edo DVDak).
– Eskuragarri dagoen materiala bakarrik eskatu ahal izango da, ez mailegatua dagoena. Erreserbak zerbitzu honetatik kanpo geratzen dira.
– Eskaerak asteazken eta ostiraletan jasoko dira, 12:00etatik aurrera.
– Irakurleek 2 egun izango dituzte dokumentuak jasotzeko. Eskatutako dokumentua 2 egun baliodunetan jaso ez bada, jatorrizko liburutegira itzuliko da. Urte berean bi aldiz gertatzen bada, arrazoi justifikaturik gabe, erabiltzaileak zerbitzu hori erabiltzeko gaitasuna galduko du bi hilabetez.
Mailegu epea
– Mailegu-epea: liburuak: 21 egun eta CDak eta DVDak: 7 egun
– Mailegu-epea luzatzea: mailegu-epea BEHIN bakarrik luza daiteke bai internet bidez zein liburutegira joanez, beti ere dokumentua beste irakurle batek erreserbatu ez baldin badu.
Eskatutako material bibliografikoaren itzulketa
– Itzulketa materiala jaso zen liburutegian egingo da.
– Materialak epez kanpo itzultzeak zigorra ekarriko du. Atzerapen-egun eta dokumentu bakoitzeko, mailegu-zerbitzua erabiltzeko egun bateko desgaikuntza-zigorra ezarriko da..
Zerbitzua urte osoan mantenduko da, opor edo jaiegunak kenduta.