Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Jesus Maria Alkain plaza, Kotxetegiak
Donostiako Udalak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuentzako 2025eko dirulaguntzen deialdia arautuko duten oinarri orokorrak eta udal sailei dagozkien oinarri espezifikoak onartu ditu, baita helburu horretarako 2.372.756 euroko aurrekontua ere.
Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, dirulaguntza horien bidez, Udalak «koherentziaz lagundu nahi du herritartasun demokratikoaren balioak sustatzen laguntzen duten proiektuetan, sinetsita bai gaude hiriek pertsonek aurrera egiteko, beren ingurunea estimatzeko eta errespetatzeko, beren ezagutza eta kultura areagotzeko eta errespetuan eta tolerantzian oinarritutako mundua eraikitzeko konpromiso solidarioa hartzeko lekua izan behar dutela«.
Jesus Maria Alkain plaza
Tokiko Gobernu Batzarrak Jesús María Alkain plaza (mendebaldeko zatia) berrurbanizatzeko proiektua onartu du, 294.275 euroko aurrekontuarekin. Loiolako Erriberetan dagoen plaza bi zati ezberdinetan urbanizatuta dago gaur egun. Lehenengo erdia inguruneko eraikinak egin aurretik egin zen, baina bigarrena behin betiko eraikuntzaren zain geratu zen, plazak horiekin bat etor zedin.
Bigarren zati hori gauzatu ondoren, bi erdien arteko kontserbazio-desberdintasunaren ondorioz, auzoko bizilagunek Udalaren partaidtzazko aurrekontuen prozesuan lehen erdia berriro urbanizatzeko aukera bozkatu zuten.
Kotxetegiak
Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Marrutxipi eremuko g.00.2 lurzatiaren xehetasun-azterketari. Horren helburua da ibilgailuentzako etorkizuneko estalkiaren lerrokadurak eta altuerak adieraztea, gaur egungo kotxetegietako aire zabaleko aparkalekuaren gainean. Estalki horretan autobus elektrikoetarako karga-pantografoak, argiztapen-elementuak eta gainerako instalazioak egongo dira.
2025/01/28-an argitaratua