Haur-eskoletako langileen grebari buruzko adierazpenak

0

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Haurreskolak Partzuergoaren eta sindikatuen arteko negoziazioek zabalik jarraitzen dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Blanca Guerrerok adierazi du atzo aurkeztu zela «akordio-proposamen berri bat, ekimen zehatzak dituena eta funtsezko gaiak jorratzen dituena, hala nola soldatak hobetzea, lanaldiak murriztea, prestakuntza, lizentziak eta baimenak, eta profesional bakoitzaren lanaren balioa aitortzen duten neurriak».

«Entzutea eta elkarrizketa irtenbide bidezkoak eta jasangarriak eraikitzeko tresna» direla sinetsita, berriz eskatu die sindikatuei ahalegin horrekin bat egin dezaten, “modu eraikitzailean». Sindikatuei dei egin die langileen lan-baldintzak aztertuko dituen akordio bat adosteko, eta, horrez gain, zerbitzu publikoaren kalitatea indartzeko. Izan ere, familiek konfidantza handia dute zerbitzu horretan. Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du Haurreskolak funtsezko pieza bihurtzeko sistema publikoaren barruan, «uste dugulako bere betebeharra funtsezkoa dela, ez bakarrik familientzat, baita gizarte osoarentzat ere», ondorioztatu du Guerrerok.