Ekimena turismo industrialean oinarritu da, esperientzia murgiltzailea bihurtuz
Euskadiko turismo-atariak errealitate birtualeko proiektu bat jarri du abian, euskal ondare industrialaren hiru ikono mundu osoko bisitariei hurbiltzeko. Erreminta berri horrek teknologia eta kultura uztartzen ditu esperientzia aparta eta murgiltzailea eskaintzeko.
Aukeratu diren hiru baliabideak dira 2 anchor points, hau da, ERIH – Ondare Industrialaren Europako Sareak interes bereziko gisa ziurtatutako baliabideetako 2, eta Bizkaia Zubia, gizadiaren ondarea izendatu dena.
- Añanako Gatzagak: Gatz Harana Europako paisaia kultural eta natural berezienetako bat da, 7.500 urte baino gehiagoko historia du eta berreskuratze-prozesu betean dago. Askotan saritu izan dute, eta, besteak beste, ERIH sareko anchor point ziurtagiriarekin 2019an. Errealitate birtualak munduko gatz-fabrika zaharrenetako baten sekretuak eta berreskuratutako haren jasangarritasuna erakusten dizkigu.
- Euskotren Museoa: Ibilbideak benetako lurrun-tren batean bidaiatzearen emozioa transmititu nahi du, trenbideko garraioaren 150 urtetik gorako historia ezagutzen dugun bitartean. Bakarra den museo honek zaharberritu diren eta funtzionamenduan dauden hirurogei ibilgailu baino gehiago erakusten ditu, besteak beste, lurrun-trenak, tranbiak eta trolebusak, beste garai bateko benetako tren batean bidaiatzearen emozioa sentitzeko.
- Bizkaia Zubia: Bilboko Itsasadarra zeharkatzen du 45 metro baino gehiagoko altueran, Ibaizabal ibaiaren ahoan dagoen eta Gizadiaren Ondare izendatutako metalezko egitura duen munduko lehen zubi transbordadorean.
Plataforma birtual honekin, erabiltzaileak Euskadi industrialenean murgildu ahal izango dira, leku enblematiko horiek bertan baleude bezala zeharkatuz.
Turismo industriala bultzatzea da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ardatz estrategikoetako bat, gaur egungo Euskadi ulertzeko oinarrizkoa den gure industria ondarea zaintzeko. Era berean, bisitariak erakartzeko eta turismo jasangarriaren estrategia indartzeko elementua ere bada; izan ere, desestazionalizazioan, bisitariak tradizio turistiko gutxiago duten eremuetara banatzen eta tokiko garapenean laguntzen du.
Informazio gehiago, eta esperientziarako sarbidea:
https://turismo.euskadi.eus/euskadi-virtual/
https://turismoa.euskadi.eus/euskadi-birtuala/