Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen bisita izan du

0

Miren Dobaran Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak eta Amaya Angulo Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariak Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordeko legebiltzarkideak, Jon Andoni Atutxa, Joseba Diez Antxustegi (Euzko Abertzaleak), Gorka Ortiz de Ginea (EH Bildu), Miren Gallastegui (Euskal Sozialistak), Ainhoa Domaica (Euskal Talde Popularra) eta Amaia Martinez (Talde Mistoa-Vox), hartu dituzte gaur goizean Arkauten.

Horrela, zuzendariaren gonbidapena onartu ondoren, Legebiltzarreko ordezkaritzak akademiako guneak ezagutzeko aukera izan du, modu horretan bertan egiten den lanari buruzko ezagutza sakonduz.