Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita

0

Martxoaren 7ra arte

18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osatuko dute Gazte Epaimahaia, Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko.

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman behar da. Epea martxoaren 7ra arte irekita dago. Behar izatekotan, zozketa egingo dugu martxoaren 19an.

Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Gainera, epaimahaikide lana egingo duten gazteek Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko aukera izango dute.

Parte hartzen dutenek, derrigorrez, Antzoki Zaharrera joan beharko dute apirilaren 3n, film laburrak ikusteko saiora. Horretaz gain, Zinemaldian zehar, gutxienez, 19:00tako/19:30etako Victoria Eugeniako saioen %80ra joan beharko dute.

Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu.

Informazio gehiago: Oinarriak eta izenematea