Nafarroako 35 upategik parte hartuko dute Barcelona Wine Week nazioarteko azokan, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean estatuan egiten den hitzordu garrantzitsuenean

0
GRAFCAT3461. BARCELONA, 03/02/2025.- El consejero de Desarrollo Rural y Medio Ambiente del Gobierno de Navarra, José Mari Aierdi (c), posa con los emnpresarios y bodegueros presentes en el stand de Navarra, durante la inauguración de la Wine Week de Barcelona, el salón del vino español, que inicia este lunes en el recinto de Fira de Barcelona en Montjuïc su quinta edición, en la que espera batir récords de bodegas, superficie y asistencia. EFE/Quique García

Guztira 35 upategik parte hartuko dute astelehen honetan hasi eta otsailaren 5era arte egingo den Barcelona Wine Week nazioarteko azokan. 22 upategi Nafarroa JDren standean egongo dira eta beste 13k stand propioa izango dute. Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mari Aierdi 5. edizio honen irekieran izan da. Nafarroako upategi ugari bildu dira, Nafarroako JDren stand bateratuan parte hartu dutenen kopurua nabarmen handitu baita (2024an 14 eta aurten 22). Gainera, Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea INTIAk kudeatutako Nafarroako stand bateratuan egongo da.