2.000 ikaslek baino gehiagok erakutsiko dituzte beren produktuak otsailaren 13an Eibarren egingo den XIV. Ikasenpresa Azokan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren «ITLENT» (Euskadiko Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutua) erakundeak antolatuta, eta Eibarko Udalaren laguntzarekin
Euskadiko Lanbide Heziketak ordezkaritza izango du hurrengo ostegunean Eibarren, Euskadiko 2.000 ikasletik gora izango baitira «Ikasenpresa» programan prestakuntza osatuko dutenak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailako Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria, Inge Gorostiaga, eta Eibarko Alkatea, Jon Iraola, izan dira Eibarko Udaleko aurkezpenean. José Ramón Gómez, «ITLENT» Zuzendari Exekutiboa, Vanesa Hortas, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzia, Ergiña Urzelai, Kultura Ekintzailearen arduraduna iTlent-en eta Lanbide Heziketako Debabarrenako ikasleak ere izan dira.
Hurrengo ostegunean azokan ikusiko ditugun ideia ekintzaileak Eibarko erdigunean (Untzaga plaza eta Txaltxa-Zelai) banatutako 400 ikasenpresan antzeztuko dira, eta aztertzen ari diren lanbide-arloekin lotuta egongo dira, pertsonen edo haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta.
Hezkuntza Sailaren aldetik, Inge Gorostiagak «enpresa bat sortzeko eta martxan jartzeko erronkaren aurrean ikasleei eskaintzen zaien laguntza» baloratu du. Ikasleek parte hartzen duten, Euskadiko Lanbide Heziketako erdi-mailakoek zein goi-mailakoek, Euskadiko LHko eredu metodologikoaren arabera lan egiten dute. Eredu horretan «irakasle-taldearen laguntza funtsezkoa da», azaldu du Eraldaketa Digitaleko eta Ikaskuntza Aurreratuetako zuzendariak. Ikasenpresa enpresa-simulazio bat da, «baina eskaintzen den produktua edo zerbitzua benetakoa da» amaitu du. Gainera, negozio-ideia asko pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta daudela eta iraunkortasun- eta berdintasun-irizpideak kontuan hartzen dituztela nabarmendu du.
Bestalde, Jon Iraola Eibarko alkateak “zerbaitek definitzen badu Eibar, Lanbide Heziketaren arloan duen tradizioa da. Armeria Eskola eta Azitaingo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal-Institutua gure herriaren sinboloak dira; herri bat etorkizunari begiratzen jakin duena, garai berrietara egokituz eta formakuntza berritzaile eta kalitatezko bat eskainiz, lan-irteerak bermatuta”, adierazi du. “Azoka honen XIV. edizioak agerian uzten du gure gazteen gaitasuna; gazte hauek erakusten dute ilusioarekin, prestakuntzarekin eta ahaleginak eginda, arrakastaz egin diezaioketela aurre gero eta exijenteagoa den lan-merkatu bati”.
Ikasenpresaren kultura ekintzailea
Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresak Euskadiko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasleei planteatzen dien erronka. Euskadiko Lanbide Heziketako eredu metodologikoaren barruan lan egiten da, eta eredu horretan funtsezkoa da irakasle-taldearen lankidetza-lana. Otsailan, topaketa hau egiten da Eibarren, eta, bertan, Euskadiko LHko ikastetxeek Ikasenpresa programaren barruan egindako lan guztia erakusteko aukera izaten dute.
Ikasenpresa enpresa-simulazioa bada ere, eskaintzen den produktua edo zerbitzua benetakoa denez, irakasleen lankidetza-lan horrek negozio-ideiak lanbide-arloarekin lotuta egotea, berritzaileak izatea eta zikloko irakasle-talde osoa inplikatuta egotea ahalbidetzen du.
2025eko azokaren datuak
- Institutoak: Lanbide Heziketako 50.
- Parte-Hartzaileak: 410 Ikasenpresa.
- Ikasleak: 2.000 ikasle.
- Azokan parte hartuko duten irakasleak: 102 irakasle.
Produktuak
Produktuak eta zerbitzuak askotarikoak dira; izan ere, gehienak lanbide-arlokoak dira, eta ikasten ari dira, irakasle teknikoekin lankidetzan. Proiektu gehienak honako arlo hauetan garatzen dira: Kirol jarduera fisikoak, Industrialak, Irudi pertsonala, Ostalaritza eta turismoa, Informatika, Komunitatearentzako zerbitzuak, Arte grafikoak, Nekazaritza eta arrantza, Zerbitzuak, Farmazia eta parafarmazia, besteak beste.
Aurtengo «ikasenpresaren» artean, hauek daude: bere burua erregulatzeko kanpoko eta barruko tenperatura detektatzen duen zurezko etxe bat, igeltsuz eta metalezko azkoinez diseinatutako bitxi-denda bat, euria hastean olana batekin estaltzen den esekileku elektriko bat, mugikortasun urriko pertsonentzako joko robotak, esklerosi anizkoitza eta hizketarako arazoak dituzten haurrentzako aisialdi-zentroa, eta abar.