- Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia Generalitateko Europar Batasuneko eta Kanpo Ekintzako kontseilariarekin bildu da Bilbon
- “Lankidetza estuagoa behar dugu Europak mundu globalean duen posizioa defendatzeko”, bat datoz bi agintariak
Eusko Jaurlaritzako eta Kataluniako Gobernuko kanpo-harremanen idazkaritzak Bilbon bildu dira gaur goizean, egungo nazioarteko ziurgabetasun–egoeraren aurrean ikuspuntuak trukatzeko eta interes komunak defendatzeko lankidetza espazioak bilatzea helburu hartuta. “Lankidetza estuagoabehar dugu Europak mundu globalean duen posizioa defendatzeko”, bat etorri dira Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak eta Jaume Duch Generalitateko Europar Batasuneko eta Kanpo Ekintzako kontseilariak.
Biekin batera, Mikel Anton Europako Gaienzuzendaria, Javier Cortés eLankidetzarenzuzendaria eta Aitor Sotes Kanpo Harremanetarako euskal aholkularia izan dira euskal ordezkaritzaren aldetik. Duchekin batera, Agustín Fernández de Losada Generalitateko Europako Gaien, Gai Multilateralen eta Garapenerako Lankidetzarenidazkaria eta Ana Maria González Monteskabineteburua izan dira.
Bi ordezkaritzek kezka partekatuak jorratu dituzte —hala nola hornidura–kateen konfigurazioa Europan, gero eta handiagoa den protekzionismoaren aurrean—, eta Draghi–k eta Letta–k Europako panoramari buruz egindako gomendioak aztertu dituzte.
Era berean, bi ordezkaritzek gai hauen inguruaneztabaidatu dute: legegintzaldi honetarako nazioartekotzearen arloan dituzten estrategiak(Euskadi Globala), makroreskualde atlantikoa eta mediterraneoa gauzatzeko egin dituzten aurrerapenak, EBn hizkuntzen koofizialtasunalortzeko egindako aurrerapenak eta izandako oztopoak, eta Europako industria-segurtasunarekinedo mugaz gaindiko arazoekin lotutakoak.
Estatu azpiko erakundeek Europako politikak lantzen eta garatzen parte hartzea eta Europak aurre egin beharreko erronka garrantzitsueierantzuteko beharrezko ekarpena izan dira mahai gainean jarritako beste gaietako batzuk.
Gaur goizean Bilbon egindako bilera bi gobernuak izaten ari diren harremanen testuinguruan kokatzen da. Imanol Pradales lehendakariak, Bruselara egindako azken bidaia ofizialean, EuskadikEuropako industriaren berpiztean protagonista gisa izan behar duen eta izan dezakeen egitekoadefendatu zuen.
“Euskadik euskal herritarren interesak jokoan dauden tokian egon behar du. Zuzenean eragiten diguten erabakiak hartzen diren mahaietan egon behar du. Erabaki horien arduradunekin egon eta konplizitateak eta aliantza politikoak ehundu behar ditu”, defendatu du behin eta berriz lehendakariak.