Imanol Pradales lehendakaria Uztaberri Egunaren 19. edizioaren inaugurazioan izan da. Edizio berri honi hasiera eman dion topa egin ondoren, Lehendakariak «Tradizioen txokoa» bisitatu du, Lapuebla de Labarcako Emakumeen Elkarteak kudeatua; bertatik bertara ezagutu du «boloaren» prestaketa, udalerriko pertsona beteranoen kuadrilla batek kudeatutako lokalera egindako bisitan, eta Garrido Medrano upategiak bisitatu ditu.