Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatuko du Luzarorekin, finantza-erakunde bazkideekin, Elkargirekin eta Finantzen Euskal Institutuarekin (FEIrekin). Horrekin, euskal enpresen finantzaketari laguntzeko programei jarraipena eman nahi zaie, euskal ETEek jasaten duten finantzaketa-kostua murriztea eta finantzaketa-iturriak zabaltzea ahalbidetuko duten lankidetza-hitzarmenen bidez. Ezaugarri horietako azken lankidetza-hitzarmena 2020an formalizatu zen, 4 urterako, eta berri hau hiru urteko indarraldirako planteatzen da.
Hitzarmen berriak proposatzen du zorrotzago erregulatzea finantzaketaren aplikazio-esparrua, kategoriak eta mugak, eta hobekuntzak sartzen ditu eragiketak onartzeko prozedurari dagokionez, eragiketek Eusko Jaurlaritzaren bermea dutenean, eta zehatz-mehatz erregulatzen ditu proposamena egin duten finantza-erakundeentzako, Luzarorentzako eta Elkargi EBSrentzako betebeharrak.
Formalizatu beharreko maileguen gehieneko zenbatekoak 1.500.000 euroko muga izango du enpresa edo talde ekonomiko bakoitzeko, 10 urteko gehieneko epeaz. Hala ere, 2.000.000 eurora iritsi ahal izango da inguruabar jakin batzuk suertatuz gero.