Euskadiko Lanbide Heziketako Ikaslan Mobility sareko ikastetxe publikoetako ikasleek beren lanbide-arloko atzerriko enpresetan osatuko dute prestakuntza dual sistema bidez. Aurtengo berrikuntza da Hasierako Lanbide Heziketa Dualak Erasmus + proiektuan parte hartuko duela.
Ikaslan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko laurehun ikaslek baino gehiagok Europako enpresa batera bidaiatuko dute otsailaren amaieran. DUAL Orokorreko Enpresa egonaldiko praktikaldiak egingo dituzte beren lanbide-eremuarekin lotutako enpresetan, eta, horri esker, beren prestakuntza eta gaitasun tekniko-profesionala osatu eta ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortuko dute.
Mailaka, 200 ikasle Goi Mailako heziketa-zikloetatik datoz, 202 Erdi Mailatik eta 21 Hasierako Lanbide Heziketatik. Gaur egun ikasten duten ikastetxeen Lurralde Historikoaren arabera, 75 Arabakoak dira, 181 Bizkaikoak eta 167 Gipuzkoakoak.
Guztira 16 herrialde dira gazte horien hartzaileak: Austria, Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Lituania, Malta, Polonia, Portugal eta Txekiar Errepublika.
Ikasleentzat, praktika horiek oso esperientzia aberasgarria dira, prestakuntza zikloko gaitasun profesionalak baino askoz haratago doazelako.
Ikaslan mobilityri buruzko datuak
Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxe publikoen sarea, Ikaslan, duela 20 urte baino gehiago hasi zen Europako proiektuen kudeaketan lanean. Aldi horretan, Ikaslan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 5.000 gaztek baino gehiagok izan dute aukera lehengo LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua egiteko, orain Dual Orokorra dena, atzerriko herrialde batean, Europako herrialdean lan egiteko modua ezagutzeko eta, aldi berean, hizkuntzen ezagutzak hobetzeko, autonomia eskuratzeko eta kultura berrietan sartzeko.
Dualeko Enpresa egonaldia mugikortasunez gain, ikasketetarako egonaldiak, skills-lehiaketak egiteko edota gaitasunetan sakontzeko talde mugikortasunak ere antolatzen ditu ikasleentzat.
Horrez gain, ikasturtero, irakasleentzat, 200 mugikortasunetik gora burutzen dira, Lanbide heziketako beste sistema batzuk ezagutu, beraien bazkide eta kolaborazio sareak zabaldu eta berrikuntza metodologiko zein tekniko ekar trukatu ditzaten.