Nerea Melgosari elkarrizketa Radio Euskadin

0

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak elkarrizketa bat eskaini dio gaur goizean Radio Euskadiri. Bertan, joan den astean Kanariar uharteetan dauden babesik gabeko adingabeen banaketarako lortutako aurreakordioa bezalako gai garrantzitsuak jorratu dira.

Elkarrizketan, Melgosa sailburuak adierazi duenez, «ez dezagun zenbakiez hitz egin, eta hitz egin dezagun pertsonez, sentimenduez, bizi-proiektuez eta aukerez, itsasoa zeharkatu duten ume eta gazteak dira eta horietako asko lehorrera iristea lortu ez dutela ezin da ahaztu».

Adingabeek sare sozialak eta Internet nola erabiltzen dituzten ere aztertu du Melgosak, gizonezko gazteenak eduki jakin bat kontsumitzera eramaten dituzten algoritmoak seinalatuz.