Nafarroako Gobernuak, María Chivite Navascués Lehendakaria buru, eta Geoalcali enpresako ordezkariak bilera bat egin dute Iruñean, Muga meategiaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko. Gaur goizeko bileran, gainera, Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak parte hartu du. Enpresaren aldetik, Ignacio Salazar CEOa eta Sixto Jiménez kontseilaria izan dira.