Nafar Lansarek soldaten eta Gizarte Segurantzako kuoten diru-laguntzen deialdiak argitaratu ditu, bai eta gizarteratze- eta laneratze-enpresentzako laguntza teknikoaren kontratazioa ere

0

Eskubide Sozialetarako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak bi deialdi argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, Gizarte Segurantzako soldatengatik eta enpresa kuotengatik dirulaguntzak emateko eta Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresei laguntza teknikoa emateko. Departamentuak 3.000.000 euro emango ditu lehenengo deialdirako eta 750.000 euro laguntza teknikorako.