Zabalik dago Xabier Lete Beka, Euskarazko Literatura Sorkuntzarako 2025eko deialdira aurkezteko epea. Iaz sortu zen beka, Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren arteko lankidetzari esker. Horren bidez, 70.000 euro emango zaizkie idazleei, urtebetez beren euskarazko literatura-proiektuan aritu ahal izateko. Sendotze-prozesuan dauden idazleei zuzentzen zaizkie bekak, haien literatura-talentua garatzen eta haien literatura-ibilbidean aurrera egiten laguntzeko.
Beka honek bi erakundeek talentu sortzailea bultzatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko edukiak sortzeko duten konpromisoari erantzuten dio. Ekimen honen bigarren edizioa izango da. Iaz Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekaren aditu batzordeak Eider Rodriguez Martin idazlea hautatu zuen honek erakutsitako proiektuagatik.
Xabier Lete Beka —70.000 euro gordin urtean eskaintzen ditu— pertsona fisikoei zuzenduta dago, adinez nagusiak eta lan-bizitzako aldian daudenak. Eskabidek aurkezteko epea 2025eko otsailaren 9an ireki eta 2025eko apirilaren 10ean amaituko da. Xabier Lete Bekaren garapen-epea hamabi hilabetekoa da, beka onartzen denetik kontatzen hasita. Bekaren xede den proiektuak osatuta egon behar du aldi hori amaitzean.
Informazio gehiago:
- Deialdia: https://www.fbbva.es/becas/xabier-lete-beka-euskarazko-literatura-sorkuntzarako-2025
- Deialdiaren oinarriak: https://www.fbbva.es/wp-content/uploads/2025/01/oinarriak-xabier-lete-beka-2025.pdf
- Maiz egiten diren galderak: https://www.fbbva.es/wp-content/uploads/2025/01/ohiko-galderak-xabier-lete-beka-2025.pdf
- Eskabide-orria:. https://www.fbbva.es/wp-content/uploads/2025/01/eskabide-orria-xabier-lete-beka-2025.pdf