Aurten, 2025ean, eguzki-energiako 5 instalazio berri garatuko dira
Otsailaren 14an, Energiaren Munduko Eguna ospatu da, energiaren erabilera jasangarria babestu eta energia garbiak erabiltzea sustatu nahi dituen data, energiaren sorrera eta kontsumoa, mundu mailan, klima aldaketaren erantzule diren berotegi efektuko gasen iturri nagusietako bat direlako.
Ekologiako zinegotzi Iñigo Garcíak azpimarratu duenez, “hiriak energia berriztagarrien aldeko apustua egin du, 2020ko martxoan onartu zen Donostiako Klima Larrialdiaren Adierazpenak jarritako ibilbideari jarraiki. Hortaz, gaur bertan, dagoeneko 53 instalazio fotovoltaiko jarrita dira hirian, eta Udalaren 93 eraikin energiaz hornitzen dituzte, denen arten duten 2,8 MW-ko potentziari esker. Aurreikusten denez, 2025ean 2.200 MW/h sortuko da energia berriztagarrien bidez ─726 etxebizitzak behar dutena─, eta horrela, gutxi gorabehera 266 tona CO2 isurtzea saihestuko da”.
Instalazio horiek, energia komunitateen bidez, etxebizitza eraikinak eta gainerakok hornitzen dituzte. Adierazpena onartu zenetik, Udalak milioi eta erdi euro baino gehiago inbertitu du instalazio horietan.
Kultur etxeetan, kiroldegietan, ikastetxeetan, aterpetxeetan, frontoietan, udal administrazioko eraikinetan eta abarretan jarri dira.
Instalazio berriztagarri berriak
2025ean 5 instalazio berri egiteko lanak hasi dira, aurten bertan martxan jartzeko asmoz.
Altzako kiroldegia Teilatuan den instalazioa handitu eta 300 kW-ko potentzia duen beste bat jarriko da, eta hirian den horrelako instalaziorik handiena izango da. Gainera, beste bat jarriko da, 40 kW-koa, Altzako beste 14 udal instalazio elektrizitateaz hornitzeko.
Uliako aterpetxea Ur bero sanitarioaren eta berogailuaren sistema eraberrituko dira. Biomasazko galdara eta instalazio fotovoltaikoaren bidez elikatuko den aerotermia ekipamendua jarriko dira, eta hala, eraikinak izan behar den beroaren % 100 energia berriztagarrien bidez sortu ahal izango da.
Ikasbide Erribera eta Orixe Zuloaga ikastetxeak 36 kW-ko potentzia duten instalazio fotovoltaikoak jartzen ari dira eraikinetako teilatuetan. Eraikinek autokontsumorako behar duten elektrizitatea sortzeaz gain, sortutako energia inguruko beste udal instalazio batzuetara ere banatuko da.
Zmare eraikina 30 kW-ko potentziako instalazio bat izango da Zurriola hondartzaren ondoan den eraikinaren teilatuan. Hark ortuko duen energia eraikinak berak eta beste 6 udal instalaziok erabiliko dute (Zurriolako eta Kontxako hondartzetako kabina kolektiboek eta komunek, besteak beste).