- Imanol Pradales Lehendakaria eta Amaia Barredo sailburua Erkiaga-Ibarluzea (txapeldunak) eta Laduche-Manci taldeen arteko topaketan
- «Eusko Label produktuen ospea areagotu egiten da inpaktua sortzen duten eremuetan, hala nola tradizioa eta ikuskizuna uztartzen dituen eta nazioartean ordezkatzen gaituen kirol honetan»
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan adierazi duenez, «Eusko Label produktuen ospea handitu egiten da inpaktua sortzen duten esparruetan, hala nola zesta-puntan eta Winter Serieetan, tradizioa eta ikuskizuna uztartzen dituen eta nazioartean ordezkatzen gaituen kirolean».
Imanol Pradales lehendakaria, Gaizka Muniategi Gernika Jai Alai Profesionaleko presidentea, Lilou Etcheberria Frantziako Pilota Federazioko presidentea, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia, Raimundo Ruiz de Escudero HAZIko zuzendaria, Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Diputatua, Gernika, Markina eta Ispasterreko alkatea, Susana Andres, Alvaro Parro, Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia eta Joseba Urkiola lagun zituela, Amaia Barredo izan da finalean.
Pilotalekutik kanpo «Urdaibaiko Esentziak» eskualdeko produktuak dastatu dituzte bertaratutakoek. Izen horrekin garatzen da urtero, udaberrian eta loretan dauden mahastien artean, Urdaibaiko ingurunean eta paisaietan, jardueren programa ibiltari bat, kalitate handiko gastronomiarekin.