Zarauzko Salberdingo 60 zuzkidura-bizitokietan izena emateko epea zabalik otsailaren 25era arte

0

Otsailaren 12tik, eta otsailaren 25era arte, zabalik dago Zarauzko Salberdingo 60 zuzkidura-bizitokietako bat eskuratzeko izena emateko epea. Ekimen horren helburua 36 urtetik beherako gazteentzako bizitoki-soluzio eskuragarriak eskaintzea da.

Etxebizitza duin bat eskuratzen errazteko Eusko Jaurlaritzak duen etxebizitza-politikaren barruan sartzen dira bizitoki horiek aurreikusita dago errentariei aurtengo bigarren hiruhilekoan ematea.60 bizitokietatik 3k bi logela dituzte, eta gainerako 57ek logela bana; azken horietatik hiru mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak daude. Gainera, unitate bakoitzak kanpoko terraza bat, garajea eta trastelekua ditu.

60 zuzkidura-bizitokietako bat eskuratzeko betebeharrak

Zuzkidura-bizitoki hauetakoren bat eskuratzeko, interesdunek baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko etxebizitzen eskatzaile gisa Zarauzko udalerrian edo Urola Kostako eremu funtzionaleko udalerrietako batean (Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia).
2. Etxebiden izena eman duten titularretako batek, gutxienez, Zarautzen erroldatuta egon beharko du Agindua argitaratzen den egunean.
3. Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratua izanez gero, nahikoa izango da izen-ematearen titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea.
4. 2023ko errenta-ekitaldiari dagokion zergaldian 3.000 eurotik 43.753,71 eurora bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea.
5. Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiek ezingo dute etxebizitzarik eduki jabetzan, azalera-eskubidean edo usufruktuan.
6. Gehienez ere 3 kideko bizikidetza-unitate batekoak izan behar dute.

Izena emateko moduak

Interesdunek honako modu hauek erabil ditzakete prozesu honetan izena emateko:

Online: www.etxebide.euskadi.eus/expediente  weborriaren bidez, ‘Sustapenak’ fitxan.
Posta arrunta: Eskaera sinatuz eta helbide honetara bidaliz:
  1. Etxebizitza Lurralde Ordezkaritza
  2. Andia kalea 13, 6.a – 20004 Donostia
  3. (Administrazio-posta erabiltzea gomendatzen da, eskaera posta-bulegoan sartu zen eguna kontuan izan dadin).
Aurrez aurre: Zarauzko Etxebizitza Bulegoan (Salegi kalea ,14).

Proiektu honek 6.882.894,28 euroko aurrekontua du eta Zarautzen gero eta handiagoa den alokairu-eskaerari erantzuten dio, etxebizitza eskuragarria eta kalitatezkoa eskuratu nahi duten gazteentzako aldi baterako bizitegi-soluzioa eskainiz.