Eusko Jaurlaritzak 100.000 euro bideratuko ditu joko arduratsuari eta ludopatiaren prebentzioari buruzko kontzientziazio-programak sustatzeko laguntzetara

0

Gobernu Kontseiluak diru-laguntzen deialdi berri bat onartu du gaur goizean, joko arduratsuari buruzko informazioa zabaltzen eta jokoarekin zerikusia duten jokabide arriskutsu eta arazoen prebentzio unibertsalean laguntzen duten Euskadiko irabazi asmorik gabeko entitateei zuzenduta.

Helburu horrekin, Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak 100.000 eurorekin lagunduko du hezkuntza-kanpainak, prebentzio- eta laguntza-programak eta sentsibilizatzeko eta informazioa zabaltzeko proiektuak, joko patologikoa prebenitzeko eta jokoarekiko jokabide adiktiboen arazoari buruz orientatzeko diseinatuak, abian jartzen.

Interesa duten entitateek hilabeteko epea izango dute, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eskaera egiteko eta proiektuak aurkezteko.