Atlético SS Kirol Elkarteak antolatutako 5 kilometroko lasterketa herrikoiaren helburua «emakumeak kirolaren bidez ahalduntzea da, osasuna, inklusioa eta talde-lana sustatuz»
Igande honetan, otsailaren 23an, Lilatoiaren 35. edizioa ospatuko da. 6.200 emakumek eman dute izena herri-lasterketa honetan parte hartzeko. Kirol lehiaketa honen helburua «emakumeak kirolaren bidez ahalduntzea da, osasuna, inklusioa eta talde-lana sustatuz «.
Lasterketa 5 km-koa izango da eta Atlético San Sebastián Kirol Klubak antolatu du. Lasterketa 10:25etan hasiko da, Handbikie modalitateko parte-hartzaileen irteerarekin, eta 10:30etan irteera orokorra izango da. Horien aurretik, 10:00etatik 10:15era, aldez aurreko beroketa orokorra egingo da Zumba saio batekin Boulevardean.
Lasterketaren xehetasunak asteazken honetan aurkeztu dira Udaletxean egindako prentsaurrekoan. Bertan, udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek parte hartu dute, baita antolakuntzako eta babesleek ere (Laboral Kutxa, Emakunde, DV, Salto, BM, Coca Cola, Ate Asesores eta Ford Easo Motor).
Lasterketaren egun berean Gipuzkoa Plazan poltsak uzteko kontsigna zerbitzua egongo da 09.00etatik 12.00etara, eta probaren ondoren, parte-hartzaileek Kontxako hondartzako kabinetako dutxak erabili ahal izango dituzte.
Sari banaketa Alderdi Ederren egingo da 11.30etan, eta kategoria bakoitzeko lehenengo hirurak sarituko dira (Juniorrak, absolutuak eta beteranoak). Sari berezi bat ere emango zaie hiru talde ugarienei. Ondoren, ‘Lilapote’ -az (pintxoa eta edaria) gozatzeko aukera izango da Alde Zaharreko hainbat tabernatan.
Izena eman duten emakume guztiek Emakumearen Etxean (Okendo, 9), otsailaren 21ean (ostirala) eta otsailaren 22an (larunbata) jaso ahal izango dituzte beren dortsalak. Donostian Apalategi Kirolak dendan ere jaso ahal izango dira.
2025/02/19-an argitaratua