Imanol Pradales Lehendakariak Fernando Buesari eta Jorge Diezi egindako lore-eskaintzan parte hartu du.
ETAk hil zitueneko XXV. urteurrena bete denean, omenaldia egin zaie Askatasunaren Lorategietan, haien omenezko monolitoaren ondoan, eta senideak, lagunak eta euskal erakundeetako, politikaren munduko eta Ertzaintzako ordezkariak izan dira bertan.