Mikel Jauregik amaiera eman dio El Correo-ren Euskadi Avanza 2025 sariak banatzeko ekitaldiari, «Euskadiko enpresa eta enpresariek enplegua eta aberastasuna sortzeko egiten duten lana» balioetsiz

0

Mikel Jauregi sailburuak amaiera eman dio El Correo-k, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, antolatzen duen Euskadi Avanza 2025 Sarien banaketa ekitaldiari. Bertan, «enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana» balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz.

Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, sailburuak nabarmendu du «Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei eta, batez ere, industriari segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea. Horretarako, 500 milioi euroko Industriarentzako Laguntza Plana aktibatu dugu, Industria Defentsarako Taldea martxan jarri dugu, eta Industria Plan berri bat garatzen ari gara Europako Industria Planaren ildotik «.

«Euskadin argi daukagu gure etorkizuna industria gehiagori eta Europa gehiagori lotuta dagoela», esan du Jauregik. «Nazio europazalea gara, eta Europako berrindustrializazioaren protagonista izan nahi dugu. Horretarako tresnak baditugu eta gure finantza-gaitasunak indartu nahi ditugu: Ekonomia Ituna eta zerga-gaitasuna. Finantza-esparru propioa sortuko dugu, euskal aurrezkiak eta finantza-gaitasunak euskal ehun industriala eta teknologikoa indartzeko, hazteko eta sustraitzeko bidera daitezen».

El Correo-ren Euskadi Avanza 2025 sariek enpresa hauek saritu dituzte:

– AJL Ophalmic, urteko ETEa

– Multiverse Computing, enpresa berria

– IMQ, urteko enpresa

– Emiliano López Altxurra, enpresa-ibilbidea