2024. Urteko Araugintza Planaren betetzeari buruzko Memoria

0

2024ko otsailaren 22an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen 2024. urteari zegokion Urteko Araugintza Plana argitaratzea.

Erabaki horren arabera, Jaularitzako sail bakoitzak bere araugintza planaren betetze-mailari buruzko memoria bat egingo du, eta Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusira bidaliko du, 2024 Urteko Araugintza Plan osoari buruzko memoria argitara emateko helburuarekin.

  1. urteari dagokion Urteko Araugintza Planaren (UAP) betetze‐mailaren memoria hau egiteko Sailek bidalitako informazioa –bakoitzaren araugintza‐plangintzaren betetze‐mailari buruzkoa‐ erabili da.

Hain zuzen, 2024ko UAPean dauden arau‐proiektuei, lege eta dekretu proiektuei, buruzko informazio kuantitatiboa jasotzen du memoria honek, Sailka banatuta (I. eranskina): onartutako proiektuen kopurua; izapidean dauden proiektuen zenbakia; izapidetzen hasi ez diren proiektuen kopurua; eta 2024ko UAPtik kanpo onartutako proiektuen kopurua.

Halaber, Sailka zehazten da (II. Eranskina) zein tramitazio‐egoeratan dauden 2018ko UAPeko arau‐proiektu guztiak, zergatik ez diren tramitatzen hasi tramitatu gabe geratu diren dekretu‐proiektuak eta zeintzuk diren 2025eko UAPan sartzen diren arau-proiektuak.

2024ko UAParen betetze‐maila laburtzen duten datuak honako hauek dira:

  • 2024an, 30 arau (lege- eta dekretu-proiektu) onartu ziren. Era berean, 60 arau-proiektu izapidetzen ari dira.