Herri Administrazioen Koordinazio Batzordea (HAKOBA) eratu da gaur Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan izan den batzarrean. Bertan, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua izan da eta euskarak etorkizunera begira dituen erronka nagusienak bertaratuen artean partekatu dira.
HAKOBAren helburua da hizkuntza-normalizazioarekin lotutako jarduerak garatzen dituzten euskal sektore publikoko entitateen arteko lankidetza areagotzea. Horrela, batzordearen eginkizunak dira, alde batetik, erakundeen jarduna koordinatzea hizkuntza-normalizazioaren arloan, eta, bestetik, arlo horretan lehentasunezkoak diren jarduketak identifikatzea, lankidetzan garatzeko, bakoitzaren eskumenak erabat errespetatuz.
Bileran Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako ordezkari, hiru foru aldundietako kide, hiru hiriburuetako kide, EUDEL eta UEMAko ordezkariak daude.