Lehendakariak «Euskadi munduko ordena berriaren aurrean: industria gehiago, demokrazia gehiago, autogobernu gehiago» topaketan parte hartu du

0

Imanol Pradales Lehendakariak hitzaldia eman du gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian DEIA egunkariak antolatu duen topaketan. Testuinguru horretan, Lehendakariak azpimarratu du «Euskadik herri gisa jardun behar duela arazo eta erronka globalen aurrean», demokraziaren, industriaren eta autogobernuaren aldeko apustu garbia eginez.

Bere hitzaldian, Lehendakariak dei publikoa egin die euskal eragile sozioekonomiko guztiei une erabakigarri honi erantzukizunez aurre egin diezaioten eta guztion onerako urratsak elkarrekin ematea adostu dezaten. Talgo adibidetzat hartuta eta banku-fundazioen, Finkatuz funtsaren eta bazkide industrial baten arteko elkarlanari erreferentzia eginda, Lehendakariak azpimarratu du gakoa lankidetza dela.

Testuinguru horretan, Pradalesek aurreratu du martxoan finantza-ahalmenen arloko lankidetza marko berria aurkeztuko dela, Euskadiren errotzea eta hazkunde ekonomikoa bultzatuko duena, inbertsioa eta talentua erakarrita eta azpiegitura estrategikoen aldeko apustutik abiatuta.

«Herriaren etorkizuna dugu jokoan», adierazi du, eta, horregatik, “Euskadiren onarpen nazionala bermatu behar dugu, herri gisa bizirik irautea bermatzen diguten gai nuklearrak babesteko: euskara, kultura, nortasuna, gure sistema instituzionala edo euskal lurraldeen arteko harremana». Horrela, Lehendakariak autogobernuaren garrantzia azpimarratu du. «Euskadi prest dago eskumen propioak kudeatzeko, gaitasun politiko berriak bereganatzeko eta gizartearen eskaerei behar bezala erantzuteko».