Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak ikasle bikainentzako Casilda Iturrizar beken eskaera-epea ireki du gaur. Deialdia apirilaren 3ra arte egongo da irekita.
Eider Bilbao Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak adierazi duenez, «Bilbo beti izan da hezkuntzarekin konprometitutako hiria, herritartasuna eraikitzeko eta gizarte-kohesioa lortzeko». Udalak hezkuntza inklusiboa eta kalitate handikoa lortzeko duen konpromisoaren erakusgarri dira Casilda Iturrizar bekak».
Gaur izena emateko epea ireki duen edizio honetan, 2023/2024 ikasturtean kalifikazio onenak izan dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleak sarituko dira (gehienez, 10). Une honetan 61 beka daude indarrean, batez ere STEAM esparruetan (ingeniaritzak, matematikak, fisika…). 1963tik hona, 500 bilbotar gaztek jaso dute beka, gutxi gorabehera.
«Gaur, gure konpromisoa da Bilbo ikasten duen hiri hezitzaile bihurtzea. Hezkuntza eskolaren hormetatik harago irits dadin, hiri osoraino», gogorarazi du saileko zinegotzi arduradunak.
Programak 55.000 euroko zuzkidura dauka 2025ean. Ildo horretan, gogorarazi behar dugu joan den ikasturtean laguntza ekonomikoak areagotu zirela hautaketa-prozesua gainditu eta Batxilergoan eta heziketa-ziloetan sartu diren ikasleentzat (415 eta 450 euro bitartean ikasturte bakoitzeko) eta unibertsitate-graduetan sartu direnentzat (905 eta 1.100 euro bitartean ikasturte bakoitzeko). Bekadun ikasleek bekari eutsiko diote, betiere laguntzaren xede den ikasturteko batez besteko nota nabarmen bada.
Casilda Iturrizar bekak eskuratzeko betekizun eta xehetasun guztiak BAOn argitaratu dira gaur, martxoak 3. Modu berean, Hezkuntza Sailak 2025eko deialdiko oinarriak bidali ditu udalerriko ikastetxe guztietara. Ikastetxeek eurek aurkeztu behar dute ikasle hautagaien eskabidea Udalaren Erregistro Orokorrean edo barrutietako udaltegietan.
Hautagaiak Bilbon erroldatuta egon behar dira eta DBHko 4. maila egiten aritu behar dute. Bikaineko kalifikazio globala izan behar dute 3. DBHko matematiketan, euskaran, erdal hizkuntza eta literaturan, atzerriko hizkuntzan, eta geografia eta historian. Beka eskuratzeko, hautaketa-prozesua gainditu behar dute. Prozesu horretan, dakitena frogatu ahalko dute, bata euren ezagutzak aplikatzeko gaitasuna ere.