Euskadi % 2,2 hazi zen 2024an, abenduan aurreikusitakoa baino hiru hamarren gehiago

0

Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak «irakurketa baikorra» egin du, «gure ekonomia modu egonkor, orekatu eta kementsuan hazten ari delako, Europako batez bestekoa baino askoz gehiago»

2024ko Euskadiko kontu ekonomikoak aurreikusi baino hobeak izan dira. Eustaten arabera, 2024ko hazkundea % 2,2koa izan zen, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak aurrerapenean iragarritakoa baino hamarren bat gehiago eta abenduan aurreikusitakoa baino hiru hamarren gehiago.

«Irakurketa baikorra da argi eta garbi, gure ekonomia modu kementsuan ari delako hazten, Europako batez bestekoa baino askoz gehiago (% 0,7), modu egonkorrean, ia ez dago alderik azken hiru hiruhilekoetako erritmoan, eta modu orekatuan, kontsumo pribatua, publikoa eta inbertsioa % 2tik gora hazten ari baitira», azaldu du Mikel Torres Lehendakariordeak.

2024ko lehen hiruhilekoko hazkunde eskasa hurrengo hiruretan konpentsatu zen, eta ezaugarri hauek izan zituen: «Hazkunde erritmoaren egonkortasuna, % 0,4ko balioekin bigarren hiruhilekoan, % 0,5ekoa hirugarrenean eta % 0,6koa laugarrenean».

Gaineratu duenez, «euskal ekonomia gai izan da milaka lanpostu garbi sortzeko». 2024an, 17.000 enplegu baino gehiago sortu ziren, 2023koen ildo beretik. 2025ean, enpleguak gora egiten jarraitzen du, baita industrian ere, eta langabeziak % 1,9 egin du behera berriro otsailean.

Horrela ondorioztatzen da Gizarte Segurantzak bidalitako informaziotik. Horren arabera, otsaileko afiliazio datuek % 1,0eko urte arteko hazkundea izan zuten, aurreko bi hilabeteetakoaren antzekoa (% 1,1), eta abenduan Euskadin afiliatutako pertsonen errekorra lortu zen, 1.024.000 kotizatzailera helduta.

Hazkunde ekonomikoak eta enpleguaren sorrerak euskal ekonomiaren une ona adierazten dute, «Europari gehien irekitzen zaienetako bat baita; izan ere, euskal esportazioen ia bi heren merkatu horretara bideratzen ditu, eta Alemania eta Frantzia dira helmuga nagusiak».

Inbertsioei dagokienez, 2024ko bigarren hiruhilekoaren ondoren, bizi dena da «azelerazio dinamika, enpresen kostuak murriztu dituen interés tasen jaitsierak lagunduta», azpimarratu du Torresek. «Ziurgabetasunak handia izaten jarraitzen du, baina urte amaierako datuek (% 2,3ko hazkundea, ekonomia osoaren % 2,2 baino pixka bat handiagoa) baikortasunera gonbidatzen dute». Eta azaldu du «inbertsioaren berreskurapena atal guztietan» ari dela antzematen, «baina dinamikoagoa da equipo ondasunetan egindako inbertsioan, BPGren pisu handiena duena baita».

Inbertsioa euskal industria sarean  

Egoera hori azaltzeko, Mikel Torres Lehendakariordeak gogorarazi du Euskadik 3.474 milioi euro erakarri dituela 2024ko abenduaren 31ra arte, Next Generation funtsen bitartez, Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Funtsen bitartez. «Garrantzitsua da gogoratzea onuradunen % 47 mikroenpresak eta ETEak direla, eta % 28 enpresa handietara iritsi direla, hau da, % 75 mobilizatuta eta inbertituta dagoela EAEko industria sarean».

«2024an ziurgabetasun handia bizi izan zen arren, eta 2025aren hasieran areagotu egin den arren, euskal ekonomia gai izan da BPGaren hazkunde bizia, egonkorra eta orekatua lortzeko, 2025erako oinarriak ezartzen dituena, non zuhurtziaz estimatzen ditugun % 2ko hazkunde aurreikuspenak», ondorioztatu du Torresek.