Hezkuntzak 2025-2026 ikasturtean guztira 178 heziketa-ziklo eta 24 familiatako lanbide-heziketako programak eskainiko ditu. Eskaintza zabal hori Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta Gil Sevillano Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur goizean, eta horrek esan nahi du sei ziklo gehiago izango direla 2024-2025 ikasturteko eskaintzarekin alderatuta.