MARTXOAK 12, MEDIKU ETA OSASUN-PROFESIONALENGANAKO ERASOEN KONTRAKO EUROPAKO EGUNA
- Intzidentzia 6,1 puntukoa da 1.000 langileko
- Osakidetzak inolako tolerantziarik ez izateko konpromisoa berretsi du, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen aurkako indarkeria mota oro baztertzeko
Osakidetzak 2024an guztira 1.176 jakinarazpen erregistratu zituen Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen aurkako hitzezko erasoengatik edo eraso fisikoengatik. Kasuen % 24,1, 283, istripuak izan ziren, hau da, lesioak eragin zituzten erasoak, nahiz eta gehienek ez zuten bajarik eragin. Gainerakoak gorabeherak izan ziren, hau da, lesiorik gabeko erasoak, hala nola irainak edo mehatxuak.
Era horretako jakinarazpenak gero eta gehiago dira, 2023an baino % 12 inguru gehiago. Hala ere, arazo horren inguruan kontzientziazio eta harmen handiagoa dagoelako gertatzen da hori, eta, horren ondorioz, profesionalek orain arte jakinarazi nahi ez zituzten kasuak salatu dituzte. Aurten, istripuen jakinarazpenak gora egin du, batez ere lesiorik gabeko gorabeheren intzidentzia-tasa jaitsi egin delako.
Osakidetzak gogorarazi du Osakidetzako Erasoen Behatokiak beti animatzen dituela langileak egoera horien berri ematera; izan ere, prebentzioan jarduteko funtsezkoa da gure eremuko egoeraren benetako irismena ezagutzea.
Ildo horretan, Osakidetzak berretsi egiten du Osakidetzako profesionalen aurkako indarkeria fisikoaren edo hitzezkoaren aurrean tolerantziarik ez izateko politikarekiko konpromisoa. Izan ere, Osakidetzako erakunde guztiek prebentziorako neurriak ezartzen jarraitzen dute, batez ere gertaera hasiberriak desaktibatzeko edo bideratzeko prestakuntzaren bidez.
“Osakidetzak eraso fisikoak eta ahozkoak jakinarazteko erreferentziazko protokoloak ditu. Ikusten dugu profesionalak gero eta gehiago kontzientziatzen direla horrelako gertakariak jakinaraztearen garrantziaz. Eta, noski, animatzen ditugu hala egiten jarrai dezaten”, adierazi du Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, Susana López Altunak, eta “indarkeriarik eta jazarpenik gabeko” Osakidetza aldarrikatu du.
Urteko balantzean eskuragarri dauden datuen arabera, erregistratutako 1.176 jakinarazpenetatik, 893 gorabehera izan ziren, batez ere hitzezko erasoak, hala nola irainak eta isekak, bai eta mehatxuak ere. 283 istripu izan ziren, eta 221 emakumek eta 61 gizonek lesioak pairatu zituzten. Horietatik 31 emakumek eta 8 gizonek aldi baterako ezintasuneko prozesu bat hasi behar izan zuten.
PROFESIONALEN AURKAKO ERASOAK | |||||
URTEA | GUZTIRA | GORABEHERAK | ISTRIPUAK | BAJARIK GABE | BAJAREKIN |
2022 | 996 | 759 | 237 | 156 | 81 |
2023 | 1.041 | 854 | 187 | 158 | 29 |
2024 | 1.176 | 893 | 283 | 244 | 39 |
Datu horien irismena hobeki kalkulatzeko, ikus dezakegu intzidentzia-indizeak oso antzekoak direla urte guztietan, 2020-2021eko pandemiaren ondoren.
INTZIDENTZIA adi. | GORABEHERAK | ISTRIPUAK |
2022 | 18,8 | 5,9 |
2023 | 20,7 | 4,5 |
2024 | 19,3 | 6,1 |